HISTORIA                                                         

  

 Intxaurrondo Ikastola badarama 1968. urtetik bertako eta kanpoko gaztetxoak hezten eta euskalduntzen.

 
         60 hamarkadan Ikastolen aldeko mugimendua handia zegoen, euskara bizirik eta sendo mantentzeko ahaleginean. Intxaurrondon ere pareko mugimendua sortu zen, hainbat gurasoen iniziatibaz, helburu nagusi batekin: haurrak euskaraz heziko zituen zentroa sortzea eta hezkuntza euskalduna eskaintzea.
 Urdintxo
            1968-1969 ikasturtean Arantxa Barandiaran andereƱoak, 23 ikaslez osaturiko gela batekin, hasi zuen bere lana, GURE NAHIA izeneko ikastola sortu zen, gaur egun Intxaurrondo Ikastola denaren umekia izan zena.
 
            1974. urtean eta oztopo legal eta administratibo asko gainditu ondoren, Herrera eta Altzako ikastolekin elkartu zen, hiru ikastolek zituzten arazoen aurrean indar gehiago izango zutelakoan. “Junta kordinatzailea” sortu zen eta Herri Ametsa ikastola berria aurrera ateratzea izan zuen helburu; 1979-1980 ikasturtean OHOko ikasleek zentro berria inauguratu zuten Ulian.
 
            Baina Eskolaurreko ikasle txikiek hiru auzoetan jarraitzen zuten; orduan proposamen berri bat egin zen: hiru eskolaurreak bat egitea Herrerako lokaletan. Proposamen hau ez zuten onartu Intxaurrondoko gurasoek. Honen aurrean, gaur egun Intxaurrondo Ikastola dena sortzea erabaki zuten bi eta sei urte bitarteko 51 ikasleekin. Gotzon Etxarri eta Maite Berzosa irakasleek hasi zuten etapa berri hau. OHOko ikasleek Herri Ametsan jarraitu zituzten ikasketak.
 
            Ikasturte batez Don Boscoko lokaletan aritu ondoren, 1981-1982 ikasturtean Villa Urdintxora pasa zen, Intxaurrondon OHO euskaraz eskaini zezakeen zentroa eratzeko helburu nagusiarekin.
 
Intxaurrondo ikastola izan da urtetan zehar auzoan zegoen euskaraz ikasteko aukera bakarra, eta 25 urtez ikastetxe pribatu bezala aritu eta gero, Euskal Eskola Publikoaren legearen babesean, 1993ko maiatzean, Komunitate Autonomoan sare publikoan sartu zen beste 69 ikastetxeekin batera.