Intxaurrondo Ikastola, Ipar Intxaurrondoko Euskal Eskola Publiko bat da. Haur eta Lehen Hezkuntza dira eskaintzen diren hezkuntza-mailak; beraz, 2 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilek ikasten dute bertan. Ikasketak euskaraz soilik burutzen dira eta kalitatezko hezkuntza eskaintzeaz gain, bereziki baloreen lanketan oinarritu nahi duen ikastetxea da. Egungo garaiekin bat izanik, teknologia berriak ditugu tresna eta ezaugarri, eleaniztasun proiektua bezalaxe. Metodologiak ere bereizten gaitu, ikasleria ikas prozesuaren protagonista interesatua, kritiko eta aktiboa bihurtzen delarik.