Ainhoa Tolosa munduko txapeldun !!

2022/11/03

Aurreko ostegunean azaroak 3, Ainhoa Tolosa Kayak surfeko munduko txapelduna ikastolan izan genuen hitzaldi bat ematen. Esan beharra dago, Ainhoa Tolosa ikasle ohia dela eta gaur egun ikastolako ama. Ikastolako LH 1 eta LH 2 mailako ikasleekin egon zen eta ondoren LH5 eta LH 6 mailakoekin. Ikasleek oso adi entzun eta ikusi zituzten  Ainhoak piraguaren inguruan emandako azalpen guztiak.

Ainhoa Tolosak (Intxaurrondo,1981) 30 urte daramatza piraguan ibiltzen eta azkeneko 15 urteak kayak surfean lehiatzen. Duela bi aste “kayak surfeko” Munduko Txapelketa irabazi zuen Buden (Erresuma Batuan), ontzi luzeko kategorian. Bost aldiz izan da dagoeneko munduko txapeldun.

Aste honetan Ainhoa Kaliforniara (AEB) joan da bertan ospatuko den “waveskiko” munduko txapelketan parte hartzera. Dagoeneko lehenengo erronda pasa du. Ea dena ondo doakion eta emaitza ona lortzen duen.

Argazki eta bideoak: https://sites.google.com/intxaurrondoikastola.net/argazkiak/ikasturteetako-argazkiak

Gehigarriak:

https://irutxulo.hitza.eus/2022/11/04/uretara-noanean-nire-tartea-da/

https://www.youtube.com/watch?v=MYtQrixvj1s

Ikasturte hasierako agurra

 

 

Kaixo Intxaurrondo Ikastolako ikasle, guraso eta langile guztiak:

 

ONGI ETORRI 22-23 IKASTURTERA!

 

Udako oporrak oso ondo pasa ondoren, berriz ere hemen gara ikasturte berri bati hasiera emateko eta, gure agurrik beroena guztioi zuzentzen badizuegu ere, bereziki agurtu nahi zaituztegu lehen aldiz gure ikastolara etorriko zaretenak.

Azken bi urteeran, COVIDak sortutako pandemiak, eragin handia izan zuen guztiongan baita gure eskolako funtzionamenduan ere. Baina, aurten, poz handiz esan nahi dizuegu, neurri, arau eta muga guztiak baztertu eta gure ohiko funtzionamendurako itzuli garela. Horri buruz, eskerrak eman nahi dizkizuegu bitarte horretan izan duzuen jarrera ulerkor eta pazientziagatik.

Ikasturte hau, erronka berriz beterik datorkigu baina, atsedena hartu ondoren, gure motxilak indar eta ilusioz beterik ekarri ditugu ikastolara eta, dagoeneko, martxan jarri gara. Ibilbide luzea dugu aurretik eta ibilbide hori guztion arteko elkar-laguntzarekin egitea espero dugu.

Datorren ostegunean, irailaren 8an, ordutegi osoz hasiko ditugu klaseak.

Gogora irailaren 9a, ostirala, jai eguna izango dela.

Beraz, datorren ostegun arte, ongi izan.

 

ZUZENDARITZA TALDEA

Sartu ahal izateko intxaurrondoikastola.net kontua behar da