HH2- KARETAK GELAN
Gaur, Maiatzak 16, Naiararen, Aimarren amaren, bisita izan dugu eta etxabereen karetak egiten lagundu digu.
Oso ondo pasa dugu!
Eskerrik asko, Naiara.
KULTURARTEKOTASUN ASTEA
Maiatzaren 2tik, 5era, gure Ikastolan KULTURARTEKOTASUN ASTEA ospatu genuen.
Maila guztietako geletan, ez ohiko jarduerak egin ziren, gure taldeak osatzen dituzten kultura, jatorri eta hizkuntza guztiak aintzat hartuz: lurraldeak mapan kokatu, hizkuntzak eta banderak ezagutu, jakiak dastatu, ipuin, jolas, dantza eta abestiez gozatu… aniztasun horri guztiari balioa emanez eta gure aberastasuna aitortuz.
Asteari bukaera ezin hobea emateko, ostiral arratsaldez, KULTUR ANIZTASUNAREN FESTA egin zen patioan. Bertan, jaki ugari dastatzeko aukera izan genuen, musika ezberdinak entzun, herensugearekin jolastu eta, batez ere, gure artean elkar ezagutzeko eta, harremanak ireki eta sendotzeko aukera izan genuen.
Mila esker hori dena posible izateko lagundu zenuten guztioi!
"Txistu" jaio da!!
Gure ikastolako antzarek, lehenengo aldiz, kume bat izan dute. "Txistu" izena dauka.
HH 3 HAZIAK EREITEN
2023/04/28
Aste honetan HH 3 urteko ikasleek eskolako bi amekin, Ainara eta Luciarekin, hazi batzuk ereiteko aukera izan dute. Iñakik lagunduta gure txikiek oso esperientzia polita bizi izan dute. Orain itxaron eta zaindu beharko ditugu gure txikoriak, mitxoletak, txiribitak, latxortenak... jaio arte.
Eskerrik Asko Lucia, Ainara eta Iñaki!
Familiak geletan
Azken hilabetean HHko geletan hainbat familien bisita izan dugu. Gauza desberdinak egiten ikasi dugu:
HH2 urtekoek, Maite Leizaolarekin loreak margotzen primeran pasa zuten eta Rosekin hainbat abesti ingelesez ikasi dituzte
Eskerrik asko, Maite eta Rose!
Beste aldetik, HH 3B gelan gure txikiek Rinaden amatxorekin bniwien prestatzen ikasi dute.
Benetan gozoak!! Eskerrik asko zuri ere!