MATRIKULA EPEA: OTSAILAREN 13tik OTSAILAREN 24ra
Datorren otsailaren 13tik otsailaren 24ra, familiek ikastetxeetan matrikulak egiteko aukera izango dute.
Zuen seme-alaba gure ikastolan matrikulatu nahi baduzue, ordua eskatu 943285110 telefonoan.
AURTEN ERE MATRIKULA ONLINE EGIN DAITEKE.
Txorimalo Lehiaketan 2. saria
2022/12/21
Aurten, LH 4ko gurasoek antolatu eta prestatuta, Donostiako “txorimalo lehiaketan” parte hartzeko bi txorimalo egin ziren ikastolako patioan, hainbat familien parte-hartzearekin.
Atzo, Donostiako San Tomas feriako lehiaketan aurkeztu ziren gure txorimaloak eta… BIGARREN SARIA LORTU GENUEN!!!
ZORIONAK HORRETAN IBILI ZINETEN GUZTIOI!
Zorionak, June!!
Hamaseigarren urtez jarraian, Dbusek, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu du. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.716 haurren marrazkiak jaso baitira.
16. marrazki lehiaketa honetako, hiru sari nagusiez gain, gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen.
A mailan (8 urte bitarteko haurrak) , finalista horietako bat INTXAURRONDO IKASTOLAko LH3ko, JUNE TELLO izan da, marrazki zoragarri hau aurkeztu baitzuen.